XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deunen bixitza Korsini'tar Ander deuna, gotzaña.

Andiki-seme au Toskana'ko uri buruan jayo zan 1302'garren urteko azilla'ren 30'an eta egun orretan ospatzen dogun biali deunaren izena ezarriaz.

Ander eretxi eutsoen ugutzaldian.

Ander jayo baño lentxuago, aren amak izan eban ames bat zala-ta, semetxu au berarizko ardura zoliz azi eben gurasoak.

Gazte argi, bizi ta bizkorra zan Ander; baña bizia baizen jolas-zalea be bai.

Gurasoen ikasbide onak, ikaslen aolku zurrak lasterr aiztu ebazan azke ta nasai bizi nai eban gazteak.

Bere adiñeko gazte zoro ta gaugarrakin batzandurik, lagunok baizen kaskarin, zoro ta gaizto egin zan Ander.

Griña gaiztoen buztarripean jolas, zorakeri ta atsegiñak baño besterik ez erabillan Ander'ek gogoan.

Egun baten, jolas lizunera joateko asmuz, etxetik urteteko egoala, ama gaxoa negarrez eta zotiñez dakus.

Orrelan negarr egiteko, ¿zer dozu? itandu eutsan semeak amari.

Ire bizibide ori doala-ta atsekabez eta biotz-samiñez neyabilk aspaldian, ene seme.

Y jayoko intzan egunaren aurreko gabean, ames bat izan nayoan; otsotxu batez erditzen nintzala egin nayoan ames.

Zoritxarrez otso akust eta onelan nire amesaren lenengo atala zearo bete dok.

Baña ames osoa iragarri nai dauskat: otso txiki ori karmeldarren eleizan sartuaz, bildots otzan biurtuko zoala be ames egin nayoan.

Jayo intzaneko, zeruko Ama onaren magalpean ipiñi indudan, otso izango ete-intzan bildurrez.

Ire aitak eta nik alak egin yoaguz bide zuzenetik erabilteko; baña gure alegiñak alperrik izan dozak: lagun gaiztoekin batzandu az eta gaiztakeriak egiten ikasi dok.

Otso akust, ene seme; otso ta gaizto; zorionekoa ni, otso ikusi audan begi oneikaz, nozbait bildots ikusiko baindut.

Negarrez eta zotiñez, biotz samurrez eta maitasun garrez ziñotsan ori amak bere seme kuttunari.

Amaren esanok zauskada galanta egin eutsoen biotzean seme ezkargaiztokoari ta osoro aldaturik, apal erantzun eutsan amari: Ez geyago negarrik egin, ama laztan orrek.

Biotza atsekabe samiñez bete dautzut; baña orren garbai naz eta otso ikusi nozun au, bildots ikusi barik etzara ilgo.

Zeruko Ama neure amatzat emon zeustala ta Ama laztantsu orren seme egin ninduzula esan daustazu.

Zure eskintzari ori alperrekoa izan eztaiten, ointxe, berealaxe bete gura dot.

Esan eta egin, Ander`en Ama bere senera etorri zaneko, au doa semea karmeldarren eleizara.

Miren deunaren ondi aurrean auzpeztzen da ta bere burua Jangoikuari ta zeruko Amari negar-zotiñez eskintzen dautse, aurrerantzean seme zintzo izateko erabagi sendoz.

Ander`en opari au Jaunak onartzen dau ta aren biotza beretu.

Gero karmeldarren soñekoa eskatzen dau antzez eta negarrez.

Gazte onen zintzotasuna ikusirik, karmeldarrak euren soñekoa luzapen barik damotse ta Ander lekaideki egiten da.

Len jolas-zale bizi ta bizkorra zan gaztea, orain lekaideki bizi, bizkorr eta gartsua da.

Onen aurrerapen lasterr bizkorrez lekaide zarrak be arrituta dagoz.

Lekaide ornidu ta osoa aldi gitxi barru egin zan Ander.

Txerrenak bere maltzurkeri ta iruzurrez atzipetu nai izan eban lekaideki gaztea, lurreko aukera, jolas eta atsegiñak itxi ta bizibide latz ori artzeko ziorik ez ebala euki burura ekarria; baña txerrenaren maltzurkeriok siñesteko ez egoan Ander.

Ziñeskañak egin ebazan egunean, lekaideki zala baizen zindo, zintzo ta gartsu beti izateko erabagia artu eban Ander`ek eta bai zearo bete be.

Lekaide apal, zeatz eta esanekorik izan ba-da, benetan zintzo, zeatz, apal eta mena, Ander.

Alatzak egiteko almena ta etorkizuna igarteko argia be emon eutsazan Jaunak Karmelgo Amaren seme garbal oni.

Jaupari zala Meza deuna eraspen samurr ez ta gogo beroa emoten eban Ander'ek.

Bein baten, egiñen orretan ziarduala, Andera Miren agertzen yako ta diñotso: Zu nire otsein zindoa zara ta ni zutzaz illarrainduko naz beti.

Urtziztia ikasteko Paris'era datorr.

Ondo ikasi, irakasle-izena irabazi ta gero, barriro Florenzi'ra doa ta an lekaipuru egiten dabe.

Gizasemeen gogo-biotzak Jaunarentzat irabazi nairik, aspertzeke daragoyo lanari.

Etorkizuna igarteko goi-argiaren jabe zala, argiro erakutsi eban bein batean: Umetxu bat besoetan ebala, Ander adi-adi dagokio ta bapatean negarrez asten da.

¿Zegaitik dagizu negar? itandu eutsoen.

Eta berak: Umetxu onek, azi daitenean, bere etxea ondatu ta azken txarra izango dabealako, orrexegaitik dagit negar.

Ander'en esan ori egia zala geroko jazopenak baitetsi eben.

Ander'en bizitza deuna zala-ta, aren ospe ona zabal ebillan Toskana osoan.

Fiesolitarrak gotzain barria bearr eta Ander autetsi eben euren gotzain.

Lekaide apalak ez eban uste zeregin andi orretarako gai zanik, eta gotzaintza ez artzearren, ixil eta bizkorr kartujotarren lekaidetxean ezkutau zan.

Aren billa ebiltzan fiesolitarrak; baña iñon ezin izan eben idoro.

Beste norbait autesteko asmuz barriro batzandu ziranean, iru urteko umetxu batek deadar dagi, esanaz; Jangoikoak gure gotzain autetsi eban Ander, kartujotarren lekaretxean otoizketan dago.

Ori entzunik billa joan yakozan eta Jaunaren naya be orixe zala-ta, Ander Fiesoli`ko gotzain egin eben.

Gizarteko malletan gorago dagoana, enparauei ikasbide obea emoteko bearrtua dagoala-ta, len baño be bizitza latz eta deunagoa egiteko asmua artu eban Ander gotzañak.

Lengo zurdatzari garri inguruan burdin-estuntza latza gañeratzen dautso; lengo otoizkaldiari beste bat; gorputzari astiñaldiak egunero damotsaz: mats-ayen gañean lo pizka bat egin ezkero, gauzik geyenean otoizketan diardu, egunaz barau egiten eban deun onek.

Ain bizitza deuna egiten eban gotzañaren aolku ta irakaspenak, obendirik andienak be gogo onez entzun eroyazan eta ardi galdu asko ekarri ebazan Ander`ek Jaunaren artegira.

Guter eta aurreak baretzeko, berarizko antze ta jasa eukazan deun onek.

Ori zala-ta V. Urban Doipuruak Bolonia`ra bialdu eban ango biztanleak bakez ipinteko.

Zerutik jatsiriko aingeruak be ez ebazan bakeak lasterrago egingo.

Gabon gabaz Meza emoten egoala, igarri eban, Jaunagana biurtu zanetik beti gogoan erabillan eriotzea, ba-eterkiola.

Izpirik be etzan larritu; bestera ezteguetara bai lioan, ardura zoliz gertu zan Ander eriotzara 1373`garren urteko urtarrilla`ren 6`an il zan, betiko bizitzarako ate ta bide yakan eriotzea, aizkide auzo, arrpegi alaiz artzen ebala.

Eriotz-ostean be alatz asko egin ebazan eta VIII Urban Doipuruak ipiñi eban deunen zerrendan Korsini`tarr Ander`en izena.

E.`tarr J.